Maulen barikuan hasi eta Euskal Herri osora zabalduko da gaztetxe eta asanbladen aldeko jai ibiltaria. Eta maiatzaren 7an Iruñean amaituko da. Oñati izango da Gaztetxe Martxaren lehen geltokia gurean, 18:00ak aldera. Eguenean izango da, eta jai giroan baina aldarrikapen garbiarekin igaroko dira ibarretik. Oñatin, manifestazio koloretsuarekin herritik igaro eta Arrasatera joango dira kalejira eta afaria egitera.
Jaira batzeko deia
Antolatzaileek jai giroan martxara batzeko deia egiten die herritarrei. Oñatin manifestazioa egin eta Arrasaten jarraituko du ospakizunak kalejira eta musikarekin. Mezu baikor eta alaia helarazi gura dute martxan eta horretarako herria girotzeko makina bat ekintza antolatu dute. Eguen arratsaldean sartuko da martxa ibarrean, Soraluzetik, eta Arrasate igaro eta gero, Bizkai aldera egingo dute, Elorrio aldera joanda.