Zigorrak oinezkoendako ere

Amagoia Lasagabaster 2006ko api. 19a, 18:59

Ertzaintzak eta Udaltzaingoak hamabost eguneko zaintza eta kontrol kanpaina hasi dute astean. Arauak bete ezean, auto gidariei jarriko zaizkie isunak, baina baita, oinezkoei ere.

Euskal Autonomia Erkidegoko kale zein errepideetan izaten diren istripuak ekidin gura dituzte kanpaina berriarekin. Batez ere, autoak harrapatzeko arriskua dagoen lekuetan izango dira zainketa egiten. Zebra bideetan, semaforoetan, bidegurutzeetan eta horrelakoetan.

Ekimen horren berritasun garrantzitsuena zera da: oinezkoei bidea ematen ez dieten gidariak edo bidea oker zeharkatzen dituzten oinezkoak zigortuko dituztela agenteek.

Oinezkoen kasuan, semaforoa gorrian dagoela bidea gurutzatzeak edo zebra biderik ez dagoen lekuan bidea zeharkatzeak 90 euroko isuna ekar dezake. Hala ere, zigor hori 100 eurokoa izan daiteke ibilgailuek lehentasuna duten lekuan oinezkoek bidea ematen ez dietenean.

Gidarien kasuan, semaforo gorria piztuta pasatzeak edo seinalatutako pasu batean oinezkoak duen lehentasuna ez errespetatzeak 150 euroko isuna ekarriko du. Gainera, uztailaren 1etik aurrera, gidabaimeneko lau puntu galduko ditu gidari arau-hausleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak