Gaztetxeen lekukoak ibarra zeharkatuko du

Iker Barandiaran 2006ko api. 12a, 11:42
Euskal Herriko gaztetxeen lekukoa apirilaren 21ean irtengo da Mauletik eta maiatzaren 7an helduko da Iruñara. Gure ibarrera sartuko da Oñatitik (27an) eta Arrasate zeharkatu ondoren, Bergaratik irtengo da (28an).

Gaztetxe Martxa ibarretik pasatuko da hilabete bukaeran. Martxa horri harrera egiteko hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Apirilaren 27an Oñatira helduko da martxa, eta han kalejira egingo dute. Horren ostean, 18:00etan ekitaldia egingo dute herriko plazan. Bertsolariak, sagardo kupelak eta beste egongo dira.

21:00ak aldera Arrasatera joango dira autobusean. Arrasaten Garibaitik Seber Altubera manifestazioa egingo dute. Han ongietorria egingo diete bertsolariek. Horren ostean, luncha egingo dute gaztetxean. 23:00etan kalejira egingo dute, eta bukatzeko ekitaldia egingo dute gaztetxean.

Hilaren 28ko goizean Bergarara joko dute. Han manifestazioa egingo dute azokaraino. Eguerdian martxak Soraluzera joko du, baina Bergaran hainbat ekitaldi egingo dituzte arratsaldean: 17:00etan serigrafia tailerra Munibe plazan, 18:00etan magia saioa eta umeendako ikuskizuna, eta hainbat kontzertu herriko tabernetan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak