Janire Rodriguez
Euskaraz, Janire Rodriguez izan da irabazlea. Deustuko Littera proiektuan du bloga eta baita Goiena.net-en ere. Oso pozik jaso du saria. Janirek, Ostertza blogean bere sentimenduak azaleratzen ditu eta "burura etortzen zaiona" idazten du.
Bizkaitarra da. Trapagaranen jaio zen 1986an, baina bihotza erdibituta dauka, Gernikan ere sarri egoten delako. Egun, Euskal Filologiako ikasketak egiten dihardu Deustuko Unibertsitatean.
Nahikari Ayo
Euskarazko blogetan, accesit bat ere izan da, Nahikari Ayoren Nire Begietatik blogarentzat, hau ere Goiena.net-eko komunitatekoa. Sorpresaz eta poztasunez jaso du saria.
Nahikari ere bizkaitarra da. Getxon jaio zen 1982an. Euskal Filologiako ikaslea da Deustun. Nire Begietatik blogean eguneroko kontuez jarduten du. Euskaltzalea, literaturazale sutsua, mendizalea, bertsozalea ... horrenbeste saltsatan beti daukala zerbait kontatzeko dio.
Deustuko I. Blog Lehiaketa
Lehiaketara aurkez zitezkeen blog propioa zeukaten Deustuko Unibertsitateko Filosofia eta Letretako edo ESIDEko ikasleak. Aurkeztu ziren guztien zerrenda hemen.
CodeSyntax enpresak (Deustuko Littera zerbitzuaren hornitzaile eta bertako DELi taldearen kolaboratzaile) 360 euroko laguntza batekin babestu du sariketa hau, eta irabazleen artean banatuko da diru hori.