Mundumira jaialdiak graffiti eta marrazki lehiaketak antolatu ditu

Maider Arregi 2006ko api. 11a, 12:12
Izena emateko azken eguna apirilak 28, osteguna, izango da Oñatiko gaztelekuan. Lehiaketak, debagoiendarrei zuzenduta daude. Maiatzaren 26an, 27an eta 28an ospatuko da Mundumira, munduko kulturen jaia, Oñatin.

Graffiti lehiaketa, oinarriak

Graffiti lehiaketa, oinarriak

1. 15 urtetik gorako pertsonek parte hartu dezakete eta talde bakoitzak 4 kide izango ditu gehienez. Izena ematean, taldeko kide bakoitzak datu hauek adierazi beharko ditu: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono-zenbakia.

2. Lehiaketa 2006ko maiatzaren 26an izango da Oñatiko plazan, 19:00etatik 22:00etara. Lan guztiak Jaialdia amaitu arte (hau da, maiatzaren 28ko 20:00ak arte) geratuko dira ikusgai.

3. Hau izango da graffitien gai bakarra: "Bost kontinenteak"

4. Partehartzaileek spraya eta/edo errotuladorea erabiliko dute graffitiak egiteko. Talde bakoitzari koloretako sprayak emango zaizkio.

5. Graffitiak egiteko egurrezko panelak ere (3.50 x 2.0) lehiaketako antolatzaileek emango dizkiete taldeei.

Marrazki eta pintura lehiaketa, oinarriak

1. Debagoienako ikastetxeetako ikasle guztiek izango dute lehiaketan parte hartzeko aukera, hala nahi izanez gero. Jatorrizko lanetan, partaideek datu hauek adierazi beharko dituzte: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono-zenbakia.

2. Aurkeztutako lan guztiak Oñatiko gaztelekuan jarriko dira ikusgai Mundumira Jaialdia ospatzen den egunetan zehar; hau da, maiatzaren 26ko 19:00etatik (ostirala) maiatzaren 28ko 20:00etara (igandea).

3. Hau izango da marrazkiak egiteko gai bakarra: "Munduari bira"

4. Egileak nahi dituen materialak eta teknikak erabili ahal izango ditu, eta lanen tamaina ez da DIN A3 baino handiagoa izango.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak