Ekitaldia Juanjo Loroño Jaunak, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak, irekiko du, "Lan merkatuaren ebidentziak eta erronkak" hitzaldiarekin. Ondoren, Iñaki Dorronsorok, MIK-eko presidentea eta hitzaurrearen egilea, liburuaren nondik norakoak azalduko ditu. Ekitaldia Juanjo Brizuela Jaunak, AZK Komunikazioa enpresako zuzendaria eta liburuaren egileetako bat, eta Eneko Astigarraga Jaunak, finalera heldu zen saiakera baten egilea eta Deusto-ESTEko irakaslea itxiko dute. Ekitaldiaren amaieran liburua emango zaie bertaratukoei eta cocktail batekin bukatuko da.
"Kapital kreatiboaren garrantzia"
MIK zentroak uztailean bere bigarren Udako Eskola jarriko du abian, "Kapital Kreatiboari" buruzkoa, alegia. Aurtengo edizioa uztailaren 6, 7 eta 8an Donostiako Miramar Jauregian burutuko da. Informazio gehiago www.elcapitalcreativo.org webgunean.