Karmen Irizar azkoitiarra izango da aurrerantzean Topaguneko lehendakari

A.G. 2006ko api. 3a, 10:19
Zapatuan izendatu zuten lehendakari, Topagunearen urteko batzarrean. Joxemari Muxikak euskara elkarteei eskerrak emanez laga du kargua.

Topagunea Euskara Elkarteen Federazioak urteko batzarra egin zuen zapatuan eta ordutik lehendakari berria du: Karmen Irizar, Azkoitiko Maxixatzen euskara elkarteko lehendakaria, hain justu. Irizarrek Joxemari Muxika ordezkatuko du.

Hala, Muxikak sei urte egin ditu karguan, eta urteotan euskara elkarteen mugimenduak izandako "izugarrizko bilakaera" azpimarratu zuen zapatuan; izan ere, duela sei urte federatutako 58 elkarte zeuden eta gaur egun 84 dira. Azkeneko seien sarrera zapatuko batzarrean onartu zuten. Kopuruz hazi eta sendotu den bezala, "mugimendu honi oinarrizko egitura diskurtsoz eta diruz sendotu" behar zaiola gehitu zuen. Bestalde, lehendakari izan den urteotan elkarte federatuen aldetik eta euskara sustatzeko lanean diharduten langileen aldetik jasotako laguntza eskertu zuen Muxikak.

Irizarren helburuak

Ilusionatuta eta beldurtuta samar azaldu da Karmen Irizar kargu berriarekin. Batik bat aurrera begirako bi helburu ditu Topaguneak, haren esanetan: "Euskararen erabilera bultzatzea eta tokiko telebistak, legeak ez dituelako euskarazkoak bermatzen".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak