Foru Aldundiko Gizarte Zerbitzu Sailak mendekotasuna duten nagusiendako aldi bateko egonaldiak antolatu ditu, eta Debagoienekoek Aita Mennin egin ahal izango dituzte egonaldiak. Bost leku eskaintzen dituzte.
Urteko edozein garairako eska daiteke egonaldia. Hala ere, Aste Santurako nahi bada, eskaera lehenbailehen egin behar da norbere Udal Gizarte Zerbitzu sailean. Udarako eskatzeko, maiatzaren 31 baino lehen egin behar da. Beste edozein garairako, ez dago mugaegunik. Eguneko 14 edo 22 euroko prezioa du zerbitzu horrek.