Oñatitik Mundura eta mundutik Oñatira. Horrelaxe aurkeztu dute maiatzaren 26, 27 eta 28an ospatuko den Mundumira munduko kulturen festa.
Antolaketa, Euskal Herria aldizkaria, Gin Tonik ekoizpen etxea eta Debagoieneko Mankomunitateko Kultura eta Turismo Sailaren eskutik datorkigu. Bigarrenez, Debagoiena eskualdea lurralde desberdinetatik etorritakoen topagune bihurtu gura dute. Eta horretarako festa indarberritzen saiatu dira.
Lau ardatz
Mundumira festak lau ardatz izango ditu:
- musika,
- kale animazioa,
- natur eta turismo ibilbideak eta
- gizarte ekimena eta bidezko merkataritza.
Jendea erakartzeko indar handiena, duda barik, musika izango du aurten ere. Anparanoia, Mal de Ojo, Terrafolk eta Nino Galissak emandako kontzertuak irekitzen dute egitaraua. Hala ere, munduko leku desberdinetatik etorritako musikariak arituko dira.
Kaleko giroa animatzeko ere berebiziko ahalegina egingo dute. Antzerkiak, azoka izango da non aukeratu.
Eta horrekin guztiarekin lotuta, elkartasuna. 20 bat gobernuz kanpoko erakundek hartuko dute parte aurten Mundumiran.