Erretiratuak, mahai-joko txapelketako finalerako gertu

Debagoieneko hainbat erretiratu egoitzak parte hartuko dute mahai-joko txapelketako finalean eguaztenean, apirilak 5, Arrasateko Abaroa egoitzan, 16:00etan. Irabazleek eskualde arteko finala jokatuko dute Urola Goienaren aurka.

Honakoek parte hartuko dute eskualdeko finalean:

  • Xakea: San Joxepe (Bergara) eta Toki Argi (Arrasate), banakakoa.
  • Billarra: Abaroa (Arrasate) eta San Joxepe (Bergara), banakakoa.
  • Briska: Abaroa (Arrasate), Antzuolako egoitza, Basotxo (Aretxabaleta), Musakola (Arrasate), Pake-Leku (Oñati), San Joxepe (Bergara), Toki Argi (Arrasate), Toki Eder (Leintz Gatzaga) eta Uribarri (Arrasate), 9 bikote.
  • Dominoa: Basotxo (Aretxabaleta) eta Pake-Leku (Oñati), bi bikote.
  • Musa lau erregetara: Pake-Leku (Oñati) eta San Joxepe (Bergara), bi bikote.
  • Musa zortzi erregetara: Abaroa (Arrasate), Antzuola, Basotxo (Aretxabaleta), Musakola (Arrasate), Pake-Leku (Oñati), San Joxepe (Bergara), Toki Argi (Arrasate), Toki Eder (Leintz Gatzaga) eta Uribarri (Arrasate), 9 bikote.
  • Tutea: Abaroa (Arrasate), Antzuola, Basotxo (Aretxabaleta), Musakola (Arrasate), Pake-Leku (Oñati), San Joxepe (Bergara), Toki Argi (Arrasate) eta Uribarri (Arrasate), 8 bikote.

Sariak

Kanporaketa eran jokatuko dituzte finalok. Irabazleek garaikurra jasoko dute, eta eskualde arteko finala jokatuko dute. Joaten diren guztiendako luntxa egongo da.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.