Gainerako IAT-ITV lantegietako langileek dituzten baldintzetara egokitu gura dituzte eurenak Bergarako IAT-ITVko langileek. Ez daude ados enpresaren eskaintzarekin eta lan hitzarmenaren alde deitu dituzte lanuzteak.
Lan baldintzak eta soldatak parekatu
Gipuzkoan hiru herritan egiten diete azterketa teknikoa ibilgailuei: Urnietan, Irunen eta Bergaran. Lehen bi herrietako langileek Bergarakoek baino lan ordu gutxiago dituzte eta urtean 1000 euro gehiago irabazten dute. Bergaran diharduten 18 langileek ere baldintza horietara parekatu gura dute euren egoera. Horretarako, lan orduak 35era jaistea eta soldata KPIa gehi bi puntu igotzea esatzen dute langileek. Applus iteuve Euskadi enpresak KPIa baino gutxiagoko igoera eskaini die.
Lanuzteak
Hurrengo lanuztea eguenean, martxoak 30, egingo dute, 11:00etatik 12:00etara. Apirilaren 11n eta 12an egun osokoak egingo dituzte. Oraindik ez dute enpresaren deirik jaso beste bilera bat egiteko hitzarmena adosteko eta gauzak konpontzen ez badira, mugagabeari ekingo diote uztailean.