Ardotxiren lagunek bloga daukate Goiena.net-en

Maider Arregi 2006ko martxoaren 28a

Ardotxik liburu bat utzi zuen erdizka egina: "Mentxakaren aitorpena". Blogean, liburuko testu aukeratuak, argazkiak, kolaborazioak eta iritziak aurkituko dituzue.

Errealitate nobelatu gisa definitu daiteke Mentxakaren aitorpena: 1971ean Bilbon atxilotzen dutenean hasten da, eta polizia-etxeko itaunketak irauten duen bitartean garatzen da: batetik, galdeketaren inguruko kontuak agertzen dira. Bestetik, flash back ugarien bitartez, bere bizitzari ematen dion gain begirada. Blogean pasarte eta iritzi ugari irakurtzeko aukera izango duzu.

Bloga nahi duzu?

Dagoeneko blog askok osatzen dute Goiena.net-eko komunitatea. Zuk ere bat nahi baduzu jarri gurekin harremanetan helbide honetara mezua bidaliz: webmaster@goiena.com Esango dizugu zer egin behar duzun. Animo!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak