Debagoieneko eskola arteko abesbatzen XIX. topaketak zapatuan

Usoa Agirre 2006ko mar. 28a, 10:24
Arizmendi Ikastolak antolatuta Uarkape pilotalekuan izango dira topaketak apirilaren 1ean, 17:00etan. Arizmendiko abesbatzekin batera izango dira Arrasateko Mesedeetako Andra Mari Ikastetxekoak, Oñatiko Elkar Hezikoak, Aramaioko San Martin Herri Eskolakoak, Oñatiko Txantxiku ikastolakoak eta Gasteizko Olabide ikastolakoak. Azken hori, gonbidatu gisa etorriko da. Topaketan batutako dirua Saharako herriari laguntzeko izango da.

Haur Hezkuntzako 4 eta 5 urtetako haurretatik hasi eta Batxilergora arteko ikasleek osatutako abesbatzak izango dira. Baina, aurten berritasun bat izango dute topaketek, hainbat guraso eta langile batu egin baitira Arizmendiko Batxilergoko ikasleen abesbatzara.

Zaletasuna piztu

Ibarrean egiten den abesbatzen topaketa bakarra da hau. Zaletasun handia dago, baina honelako ekitaldi gutxi egiten dira. Hala, hutsune hori betetzea nahi du ekitaldiak.

Horretaz gain, abesteko zaletasuna piztea ere nahi du Arizmendi ikastolak. Hasieran, txapelketa zen, baina ikastetxeei ez zitzaien gustatu sortzen zen lehiakortasuna eta topaketak dira ordutik.

Saharako herria laguntzeko

Sarrera doan izan ohi zen lehen topaketetan; baina eserleku kopurua mugatua zela-eta, antolakuntzak pentsatu zuen sarrera sinboliko bat kobratzea. Hori horrela, batutako diruaren laurdena Gobernuz Kanpoko Erakunde baten proiektua bultzatzeko izaten da. Aurtengoa, Saharako herria laguntzeko erabiliko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak