Bi bergarar Mahai Nazionalean

Maider Arregi 2006ko mar. 27a, 13:17
Aittor Arantzabal eta Mikel Zubimendi Batasunak aurkeztutako Mahai Nazionaleko kideak dira. Aittor Arantzabal Gipuzkoako Batasunako arduraduna da eta Mikel Zubimendi, berriz, bokala.

Aittor Arantzabal

Aittor Arantzabal

Aittor 1968an jaioa, zinegotzia gisa ibili da lanean Bergarako Udaletxean. Debagoieneko Batasunako koordinatzailea izan da orain arte. Batasunak aurkeztutako Mahai Nazionalekan, Gipuzkoako Batasunako arduraduna izango da Aittor

Mikel Zubimendi

Migelon 1969an jaioa, zuzenbide ikasketak burutu zituen. Jarraiko bozeramaile eta Herri Batasunako legebiltzarkide ohia. Madrilen izan zen Jarrai, Haika, Segi auzian deklaratzen.

Migelonek 1.997an egin zuen alde Bergaratik eta bi urte beranduago, 1.999ko martxoan, atxilotu zuten Parisen. Sei urte eman ditu Frantziako espetxeetan martxoaren 7an askatu zuten arte.

Ostirala, martxoak 24, aurkeztu zuen Batasunak Mahai Nazionala. Hona hemen egindako balorazioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak