Auto bat irauli da A-1 autobidean

Maider Arregi 2006ko martxoaren 27a

Azken ordua (09:35): Eskuineko noranzkoak moztuta jarraitzen du. Hala ere, une batetik bestera zabalduko dute errepidea. Izan ere, garabia bertan dago eta laster amaituko dute garbiketa lanak.

(09:00): Bergaratik Arrasaterako norabidean zihoan autoa eta Ikastaundi tunelaren irteeran irauli egin da. Ez da zauriturik izan.

Goizeko 08:05ean gertatu da istripua A-1 autobidean. Eskuineko noranzkoa moztu dute, baina dagoeneko ez da auto ilararik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak