Euskara Agoan: Goiena.net-eko blog berria

Usoa Agirre 2006ko mar. 24a, 17:46
Deustuko Unibertsitateko ikasle batzuen artean Euskara Agoan taldea sortu dute, unibertsitateko euskal komunitatea agerian jarri eta euskararen erabilera bultzatzeko asmoarekin. Beren ekimenaren berri emateko bloga jarri dute orain martxan.

Euskara Agoan

Euskara Agoan

Bada denbora Deustuko Unibertsitateak euskara plana aurrera daramala. Plan honen eragina, oraingoz behintzat, irakasleengana eta hizkuntza ingurura hedatu da; horregatik, batez ere, ikasleei bideratutako proiektua sortu nahi izan dute, unibertsitatearen eguneroko bizitza euskaldundu nahian, ikasleek euskaraz egitea oinarrizko baldintza dela ikusten baitute.

Maita gutxiago eta mintza gehiago da taldearen leloa, euskara bihotzean ez ezik, ezpainetan ere nahi dutelako.

Zertarako sortu dute bloga?

Euren hitzetan, " Esan dezakegu geure taldea ezagutarazteko eta guri buruzko informazio eta berriak emateko modu aproposena zela. Gomendatu ziguten eta erabakia hartu ondoren, bloga sortu genuen. Blog honetan guri buruz jakin nahi duzuen guztia aurkituko duzue. Gainera, galderaren bat izanez gero, kontaktu-orrira jo baino ez duzue egin beharko eta ahal dugun arinen erantzungo dizuegu."

Taldearen gaineko informazio gehiago nahi izanez gero, jo ezazu Euskara Agoan blogera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak