Eskuratu bloga Goiena.net-en

Maider Arregi 2006ko mar. 24a, 09:08

Dagoeneko 35 blog pertsonal eta 36 komertzial daude Goiena.net-en. Oso erraza da bloga egitea. Geuk egingo dizugu zure neurri eta gustuko bloga.

Eskatu zure blog pertsonala

Eskatu zure blog pertsonala

  • Guztiok duzue eskubidea. Gurekin harremanetan jartzen denak blog bat edukitzeko eskubidea izango du. Hori bai, hainbat datu eskatuko dizkiogu bloga eman baino lehen.

  • Edukiak berrikusiko dira. Goiena.net-eko editoreak berrikusiko ditu edukiak ez dadin arazo legalik edo bestelakorik sortu.
  • Ez da informatikaz jakin behar. Blog hauetan idazteko ez daukazu informatikaz jakin beharrik. Oso erraza da kudeatzea eta zure esku utziko dugu dena.
  • RSS feed-ak eskaintzen dituzte. Blog hauek, RSS feed-en bidez irakur ditzakezu eta baita blogaren helbidea klikatuta ere.
  • Jarri gurekin harremanetan. Hurrengoa zurea? Seguru baduzula zer kontatua. Jarri gurekin harremanetan webmaster@goiena.com helbidean. Esan blogari izan nahi duzula eta guk erraztuko dizugu bidea. Ez dizugu dirurik kobratuko, baina eskatuko dizugu errespetuz idaztea zure blogean.

Eskatu zure blog komertziala

Blog komertzialak aukera zabala eskainiko die komertzio bat dutenei edota publizitatea egin nahi dutenei. Interneten beren negozioaren publizitatea egin eta bezeroekin harreman gertuagoa izateko. Zure denda, negozioa, saltokia... sarean izan nahi baduzu ez egin dudarik. Jarri gurekin harremanetan eta gure komertziala gustura asko joango da zuengana. Harremanetan jartzeko: azabarte@goiena.com edo 943 79 21 00.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak