Su-eten iraunkorraren biharamuna

Usoa Agirre 2006ko mar. 23a, 09:30
Nazioartean ere oihartzun handia izan du ETAren su-etenak. Mundu zabaleko egunkari, telebista, webgune eta irratietan eman dute albistea. ETAk, komunikatu osagarria atera du, goiena.net-eko blogariek ere idatzi dute su-etenaz, Bideoa atzotik dugu jarrita goiena.net-en eta noski, zure iritzia eman dezakezu eztabaidagunean.

GOITBko lankideek New Yorken bizi den Josu Iriondorekin eta Londresen dagoen Jone Ojangurenekin egin zuten berba atzoko iluntzeko albistegian. Arrasate irratian analisia egingo du Mikel Usabiagak eta horren laburpena ere emango dugu 11:00etan.

Josu Iriondo, legazpiarra - New York

"Euskaldunok bakegileak gara eta albiste handia da niretzako. Batez ere, hemen euskaldun guztiok ETAkoak ikusten gaituztelako; hemen euskaldun denok gara gerrillero."

"Euskaldunok oso unibertsalak gara eta eskubidea dugu gu izateko, bakearekin."

Jone Ojanguren, elgetarra - London

"Egunkarietan irakurri dut su-etenaren berri, baina gainontzean kalean ez da gauza handirik igarri. Guardian-en aritu naiz begira Interneten eta lehenengo orrian zekarren albistea; hori bai, gehiegi sakondu gabe."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak