Diseinu industrialaren lehiaketa antolatu dute Fagor eta MUk

Usoa Agirre 2006ko mar. 16a, 16:15
Diseinu industriala sustatu eta elektratresnen arloan egiten diren lan aipagarrienak saritzeko, Fagor eta Mondragon Unibertsitateak Jump Fagor Design Awards Nazioarteko Diseinu Lehiaketa antolatu dute. Munduko edozein unibertsitateko diseinu industrialeko edo arkitekturako ikasleek parte har dezakete, baita diseinatzaile gazteek ere. 3.000 euroko hiru sari egongo dira.

Internet bidez egingo da lehiaketa eta www.fagorjump.com ataria sortu dute horretarako.

Izen-ematea

Izen-ematea www.fagorjump.com webgunearen bitartez egin behar da martxotik maiatzera bitartean. Lanak, berriz, ekainaren 30era bitartean jasoko dira.

Sariak

Epaimahaiaren erabakia irailean jakinaraziko dute webgunean eta bertan jarriko dituzte aurkeztutako lanak.

Hiru lan berritzaile eta orijinalenek 3.000 euro jasoko dituzte eta zortzi aipamen berezi izango dira.

Epaimahaia

Epaimahaiaren buru izango da Juli Capella arkitekto eta diseinatzaile katalana. Epaimahaian egongo dira:

  • Matali Crasset, diseinatzailea.
  • Xabi Garritxategi, Fagor Elektratresnen Marketing eta berrikuntza saileko Berrikuntzako zuzendaria.
  • Iñaki Goikoetxea, Fagor Elektratresnen Marketing eta berrikuntza saileko Marketing Estrategikoko zuzendaria.
  • Nagore Lauroba, Mondragon Unibertsitateko irakaslea.
  • Jon Santacoloma, Mondragon Unibertsitateko irakaslea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak