Askatasunak mobilizazioak iragarri ditu datozen egunetarako

Usoa Agirre 2006ko mar. 15a, 17:47
Azken aldian Batasunak jasan dituen erasoak salatzeko mobilizazioak iragarri ditu Askatasunak. Entzutegi Nazionaleko Marlaska epailearen azken autoaren harira, idatzia egin du Batasunak. Adierazpenean diote PSOE eta PNV konponbide prozesua oztopatu eta baldintzatu nahian dabiltzala.

Martxoaren 16an, osteguna, herrietan batzarra eta mobilizazioak egingo dituzte arratsaldez, Askatasunak deituta.

Martxoaren 19an, berriz, herrialdeko mobilizazioa egingo dute Oiartzunen.

Batasunaren adierazpeneko zenbait puntu:

  • Azken aldiko gertakari larriak testuinguru orokor baten baitan ulertu beharra daude.

  • Konponbide prozesuaren atarian egon gaitezkeela esaten ari gara etengabe ezker abertzaletik eta aipatu baldintza horien baitan soilik ulertu daitezke une honetan ematen ari diren eraso eta gertakari larriak.
  • PSOE estatu espainolaren kudeatzaile nagusi gisa egungo egoera eta erasoen arduradun nagusia da. Berak mantentzen du guda estrategia eta makinaria osoa.
  • PNV PSOE-k aipatu estrategi hori kudeatzeko duen lagunik leial eta zintzoena da.
  • Ezker abertzaleak era bateratuan, sendotasunez, indarrez eta grina handia erakutsiz erantzun die erasoei. Horixe bera ezkutatzera eta erantzutera datoz Auzitegi Nazionaleko azken erabakiak.
  • Prozesu demokratikoa abiatzeko baldintzak sortzen ari dira, baina prozesua borroka prozesu zail eta luzea izango da, guztion konpromisoa eskatzen duena. Garrantzitsua da guztion konpromiso pertsonala eta herritarren aktibazioa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak