Urrian hasiko dituzte Zumarraga eta Bergara arteko autobiaren lanak

Goiena 2006ko mar. 14a, 18:50

Beasain-Durango autobiaren zatietako bat da Zumarraga eta Bergara artekoa. Datorren urrian hasiko dituzte Zumarraga eta Urretxu arteko errepide zatiko lanak eta 2010ean iritsiko da Bergarara.

Beasain-Durango autobiako Gipuzkoako zatia ia 30 kilometro luze izango da. Horietatik ia 20 Beasaindik Zumarragara bitartekoak dira eta irekita daude; Gipuzkoako lanak bukatzeko Zumarragatik Bergarara doan zatia eraikitzea falta da orain, eta urte honetan bertan hasiko dituzte lanak.

Urrian ekingo diote 3 kilometro luze den Zumarraga-Urretxu tarteari; 2 urteko epea eta 50 milioi euroko aurrekontua dituzte horretarako. Lanak hasten diren une berean, Urretxu-Bergara zatiaren eraikuntza proiektua lantzen hasiko dira. Kasu horretan, 6,7 kilometro dira egin beharrekoak, 2008an eraikitzen hasi eta 2010erako bukatzea da asmoa, 100 milioi euroko aurrekontuarekin.

Autobiaren tarterik konplexuena

Bi fasetan egingo da, beraz, Zumarraga eta Bergara arteko autobia. Gipuzkoatik igaroko den Beasain-Durango autobide zatiaren barruan, tarterik konplexuena eta garestiena izango da, bi tunel eta sei zubirekin. Aipatutako kilometroez gain, gainera, beste bi gehiago eraiki beharko dira Antzuola, Legazpi eta Zumarragarekin lotzeko.

Bizkaiko zatia

Behin Bergarara iritsita, handik Bizkaira joateko, Eibar-Gasteiz autobidea edo Kanpanzarko bidea hartu ahal izango dira, momentuz . Bizkaiko Foru Aldundiari dagokio mugatik Durangora arteko tartea eraikitzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak