Gaztetxeen Martxa Debagoienetik pasako da

Usoa Agirre 2006ko martxoaren 14a

Astelehenean Oñatin aurkeztu zuten ibarreko gaztetxeetako ordezkariek Gaztetxeen Martxa. Maulen hasiko da apirilaren 21ean eta Iruñean bukatu maiatzaren 7an. Euskal Herriko hainbat herritatik pasako da; tartean egongo dira Oñati, Arrasate eta Bergara. Autogestioaren aldeko aldarrikapena egingo dute martxarekin.

Gaztetxe eta Gazte asanbladen koordinadorak antolatu du gaztetxeen martxa eta iragarri du aurten inoizko udaberririk biziena izango dela. 16 egunez, herririk herri ibiliko dira Euskal Herriko gaztetxeetako gazteak. 100 gaztetxetik gora ibiliko dira ibilaldian.

Autogestioaren aldeko aldarria egingo dute eta, besteak beste, inoiz eten ez diren desalojoen aurkako protesta ere agerian jarriko dute.

Debagoienean

Apirilaren 27an Oñatira iritsiko da Gaztetxeen Martxa, 18:00ak inguruan. Ondoren Arrasatera joango dira eta gaua Arrasaten emango dute. Hurrengo egunean Bergara aldera abiatuko dira eta hortik Debabarrenera jarraituko dute.

Hala, Pausoz pauso autogestioari ateak zabaltzen. Herri bat gaztetxe bat leloarekin, gazteen eta gaztetxeen mugimenduak duen ugaritasuna erakutsiko dute Euskal Herri osoan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak