Pesak autobus zerbitzuak eten ditu sabotaiengatik

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko mar. 9a, 10:02
Bart sabotaiak jasan dituelako, 09:30ak arteko autobus zerbitzuak eten ditu Pesak. Eskualdeko ibilbideak ere etenda daude.

Pesak dio bere webguneko ohar batean Arrasaten duen egoitzan 25 autobusi egin dietela eraso bart. 112 gurpil zulatu dituztela eta pintadak ere egin dituztela autobusetan dio oharrak. Horregatik, gaur goizeko autobus zerbitzu batzuk eten egin ditu Pesak.

Zerbitzu hauek eten dituzte:

  • Eibar-Bergara-Arrasate-Aretxabaleta-Eskoriatza h erritetatik aterako direnak eta alderantziz
  • Oñati-Eskoriatza herrietatik aterako direnak eta alderantziz
  • Bergara-Arrasate-Bilbo -- 06:15
  • Eskoriatza-Donostia -- 06:20
  • Elgeta-Bergara -- 07:40
  • Donostia-Bergara-Arrasate-Gasteiz -- 08:15
  • Gasteiz-Arrasate -- 09:30

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak