Emakume Langilearen Nazioarteko Eguna; hainbat ekintza ibarrean

Usoa Agirre 2006ko mar. 8a, 09:25
Gaur, martxoak 8, ospatzen da nazioartean Emakume Langilearen Eguna. Horren harira, hainbat ekintza antolatu dituzte ibarreko emakume talde ezberdinek berdintasuna aldarrikatzeko.

Mundu mailan ere badira berdintasunaren alde lan egiten duten emakume ekintzaileak. Horien guztien berri ematen dute Indymedian. Besteak beste, Kurdistango emakumeen borroka, Mayo Plazakoak Argentinan eta Nepalgo emakumeen gaineko erreportajeak bildu dituzte.

Ibarreko ekintzak

Aramaio

  • Las Torpedolevel antzerki taldearen emanaldia, gaur, kultura etxean, 18:30ean.
  • Bingoa eta afaria Itur-Zuri elkarteak antolatuta. Martxoaren 10ean, 20:00etan.

Aretxabaleta

  • Errezitaldia Emakumeen Ikuspegitik izenburua duen kontzertua, gaur, Kurtzebarri eskolan, 19:00etan.
  • Martxoaren 9an, eguena, berbaldia eskainiko du Alizia Sturtzek, 19:00etan, udaletxe zaharrean.
  • Martxoaren 20ra bitartean Errefuxiatutako emakumea, erbestea eta edertasuna izeneko argazki erakusketa egongo da udaletxean ikusgai.

Arrasate

  • Arrasateko Emakumeen Kontseiluak deituta aterako dira kalera, gaur, emakumeak, Zainketa lanak banatzea! leloarekin. Hitzordua 19:00etan da, Seber Altuben.
  • Martxoaren 8ko kartel lehiaketara bidali zituzten lanekin erakusketa. Martxoaren 8tik 24ra, Emakume Txokoan.

Bergara

  • Txokolate-jana Artatse elkartean, gaur, 17:30ean. Kintanilla soinu-joleak dantzaldia girotuko du.

Elgeta

  • Las chicas del calendario filma eta horren gaineko berriketaldia udaletxean, gaur, 19:00etan.

Eskoriatza

  • Virginia Imazen La mujer salvaje ikuskizuna, gaur, 17:30ean, Ibarraundin.
  • Txokolate-jana Inkernu tabernan, gaur,18:00etan.
  • Bazkaria martxoaren 8a aldarrikatzeko. Hilaren 11n, Mendigoia hotelean.

Gatzaga

  • Gatzagako Sorginak emakume taldeak bazkaria egingo du otsailaren 11n, Gure Ametsan, Emakumearen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Bazkarira joateko Labidea dendan eman behar da izena. Informazio gehiago.

Oñati

  • Virginia Imazen Modelo klowntrapublicitaria ikuskizuna, gaur, 22:00etan, gaztelekuan.
    • Ahots propioa duten emakumeak erakusketa. Hilaren 14ra bitartean, kultura etxean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak