Euskadiko unibertsitateen arteko txapelketa egingo dute ibarrean

Usoa Agirre 2006ko mar. 7a, 09:37
Mondragon Unibertsitateak, EHUk eta Deustuko Unibertsitateak parte hartuko dute txapelketan. Eguaztenean, hilak 8, izango da eta Arrasateko, Aretxabaletako eta Oñatiko kiroldegietan jokatuko dute. Guztira 360 kirolari inguru batuko dira.

Ikasleak 14 kirol motatan lehiatuko dira Euskadiko titulua irabazteko helburuarekin. Horretarako, hiru unibertsitateetako fakultateetan aurretiaz egin dituzte kanporaketa saioak.

Kirol motak

Euskadiko joko hauek hamaika kirol motek osatzen dituzte: eskubaloia, rugbia, eskuzko pilota, gomazko paleta, saskibaloia, frontenisa, squasha, mahai tenisa, xakea, futbola, areto futbola, 7 futbola, tenisa eta waterpoloa.

Lehiak ondoko tokietan izango dira: Arrasateko Iturripe, Musakola eta Garagartza kiroldegietan eta Uarkape pilotalekuan; Oñatiko kiroldegian; eta Aretxabaletako Ibarra futbol zelaian.

Irabazleak Espainiako Txapelketara

Txapelketa hau irabazten duten ikasleek Unibertsitate Kiroleko Espainiako Txapelketan hartuko dute parte. Txapelketa hori martxoaren 10etik 28ra bitartean egingo da, Madrilen, Murtzian, Valentzian, Gironan eta Bartzelonan. Bertan, estatuko unibertsitate guztietako ikasleak bilduko dira.

Alabaina, unibertsitate kirolak izango du aurreragoko hitzordurik; Unibertsitate Kiroleko Munduko Txapelketa, hain zuzen. Txapelketa hori nazioarteko hainbat herritan egingo da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak