Gurean ere autobusa antolatu dute Maulera joateko. Arrasatetik 08:15ean aterako da, Garibaitik, eta Bergaran ere egingo du geldialdia, 08:30ean, autobus geltokian.
Aurrez izena eman
Lekua hartzeko deitu 656 74 83 37 (Jone) telefono zenbakira. Bihar, martitzena, da azkeneko eguna. Prezioa 10 euro dira egunean bertan bueltatzeko. Gaua Maulen igaroz gero, berriz, 15 euro. Bazkaria emango zaie partehartzaile guztiei.