Emakumearen Eguna aldarrikatzeko manifestazioak

A.G. 2006ko mar. 6a, 09:50
Etzi da martxoaren 8a, Emakumearen Nazioarteko Eguna. Eta, horixe gogora ekarri eta aldarrikapenak egiteko hainbat ekintza antolatu dituzte Debagoienean. Manifestazioak egingo dituzte martitzenean Bergaran, 18:00etan, eta eguaztenean Arrasaten, 19:00etan.

Bihar, hilak 7, Bergaran eskualdeko manifestazioa egingo du ESK sindikatuak; 18:00etan da hitzordua, Bergarako plazan. Etzi, berriz, Arrasateko Emakumeen Kontseiluak deituta aterako dira kalera emakumeak, Zainketa lanak banatzea! leloarekin. Hitzordua 19:00etan da, Seber Altuben.

Aramaio eta Eskoriatza

Aramaioko Itur-Zuri elkarteak film emanaldiak, antzerkia eta auto-estimuaren eta auto-laguntzaren gaineko hitzaldia antolatu ditu. Eskoriatzan Amuska emakumeen elkartearekin elkarlanean zapaturako laga dute martxoaren 8ko aldarrikapena. Jai giroan gogoratuko dute eguna eta afaria egingo dute Mendigoia hotelean. Bide batez, elkartean egindako eskulanak erakutsiko dituzte arratsaldean zehar.

Hezkidetza jaia, Arrasaten

Arrasateko ikastetxeek eta Udal Hezkuntza eta Aukera Berdintasunerako Sailak, urtero legez, hezkidetza jaia egingo dute. Bihar, martitzena, Emakumearen Egunaren testuinguruan, Uarkapen. Goizean goizetik ekingo diote jaiari (08:45-20:00) eta jolasak, tailer ez sexistak, argazki ez sexisten erakusketa eta bestelakoak egingo dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak