Euskararen normalizazioaren aldeko konpromisoa dauka helburu ziurtagiri honek. Ekitaldian, Rebeka Arrarasek, ziurtagiria dutenen izenean hitz egin zuen: "Enpresa munduan gero eta garrantzitsuagoak diren erantzukizun sozialaren oinarriak aintzat hartu behar ditugu". Gaineratu zuen kalitateko zerbitzua emateko, hizkuntza oso faktore inportantea dela. Kontseiluak, ziurtagiria dutenei laguntzeko eskatu die erakundeei.
Goiena Komunikazio Zerbitzuak Koop.
Bai euskarari ziurtagiriaren bidez, enpresek, saltokiek eta erakundeek euskararekiko duten konpromisoa ziurtatzen du Kontseiluak. GOIENAk maila gorenean eskuratu du ziurtagiri hau. Kontseiluak bost ataletan aztertzen du erakundearen gaitasuna: kideen hizkuntza gaitasuna, irudi korporatiboa eta hizkuntza, kanpo harremanak, barne harremanak eta programa informatikoak.
Hauek guztiak aztertu ondoren Kontseiluak, Guk zerbitzua eta lana euskaraz ziurtagiria eman dio GOIENAri.
Bai Euskarari Ziurtagiria
Duela bost urte abiatu zuen Kontseiluak Bai Euskarari Ziurtagiriaren proiektua, eta orduz geroztik, ziurtagiria lortu edo berritu duten guztien ahalegina dute orain helburu. Iaz, 1.141 ziren ziurtagiridunak. Aurten, berriz, 50 gehiagok dute. Gipuzkoan dute egoitza gehientsuenek (%43) eta orain arte banatutako gehienak, oinarrizko maila dute; Bidean kategoria, alegia.