Tokiko informazioa Interneten katalanez, galegoz eta euskaraz

Usoa Agirre 2006ko ots. 28a, 09:50
Martxoaren 2an eta 3an kazetaritza digitalaren gaineko VII. kongresua egingo dute Huescan. Kongresuaren harira liburu bat argitaratu dute: Analisis y propuestas en torno al periodismo. Gaian adituak diren zenbaiten azterketak biltzen ditu liburuak. Vilaweb, Vieiros eta Goiena.net-en inguruan idatzi du José Larrañaga irakasleak.

Kataluniako Vilaweb, Galiziako Vieiros eta Goiena.net atari digitalak aztertu ditu Larrañagak. Hiru atariak informazio lokaletik globalera salto egiteko sortu ziren eta hizkuntza gutxituetan idatzita daude (katalana, galegoa eta euskara).

Liburu osoa duzue PDFan helbide honetan. Goiena.net aipatzen duten atala laburtu dugu hemen:

Tokiko hedabideak, herritarrengandik gertu

  • Tokiko hedabideen lana oso garrantzitsua da hizkuntza gutxituek komunikaziorako gaitasuna gal ez dezaten.

  • Tokiko prentsaren garapenak ekarri du hedabide handiek gertuko informazioa sakonago eta zabalago jorratzea.

Vilaweb, Vieiros eta Goiena.net

  • Vilaweb izan zen katalanezko lehen atari informatiboa.1995ean sortu zen eta Katalunian, Balear Uharteetan, Valentzian eta Aragoiko ekialdean oihartzun handia lortu du.

  • Vieiros 1996an sortu zen eta Vilaweb izan zen bere erreferentzia.
  • Goiena.net 2003an sortu zen eta Vilaweb eta Vieirosen arrastoa jarraitu zuen, baita www.uztarria.com -ena ere.

Hiru atarietan gizarteko elkarte edo mugimendu ezberdinen partehartzea ezinbestekoa da.

Hizkuntza faktorea

  • Vieiros-en galiziera estandarrean idazten dute, araudi ofizialarekin bat egiten edo ez.

  • Katalana oso bateratua eta estandarizatua dago. Hala ere, Vilaweb-en ez dute erreparorik dialekto bat edo besteko formak erabiltzeko.
  • Goiena.net-en euskara batuan idazten dute.

Lokala globalean

  • Internet ez dugu tresna global gisa erabiltzen; bakoitzak ezagutzen duen munduan libreago ibiltzeko tresna da.

  • Lokala babestea globalki: horretarako gertutasunaren balorea berrezarri, tokiko autosufizientzia bultzatu, menpekotasuna txikitu eta balore kulturalak babestu behar dira.
  • Informazioaren gertutasuna eta berehalakotasuna dira Goiena.net-en oinarriak. Hiru helburu ditu: gertuko informazioa sortu eta zabaldu; debagoiendarren topalekua izatea; eta, euskara bultzatu eta indartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak