Aratusteak Debagoienean

Usoa Agirre 2006ko ots. 24a, 19:02

Ibarreko hainbat herritan hasi dira dagoeneko Aratusteak ospatzen, baina aste bukaeran izango dira ekitaldi gehien. Hemen bildu ditugu guztiak:

Arrasate

Arrasate

Zapatuan,

12:00: Triki-bertso-txikiteoa.

15:00: Herri bazkaria Uarkapen.

17:00: Jokoak Herriko Plazan.

18:00: Mozorro lehiaketa.

Bergara

Egubakoitzean,

22:30: Bergarako Udal Musika Bandaren eta Bergarako Orkestra Sinfonikoaren kontzertua Bergarako Udal Pilotalekuan.

Zapatuan,

16:30 Pirritx eta Porrotx pailazoen Maite zaitut ikuskizuna Bergarako Udal Pilotalekuan.

18:00 Bergarako erraldoi, kiliki eta buruhandien konpartsaren kalejira.

18:00 Gazte! Aratusteak mozorro merienda Arrizuriagan, 11 urtetik 17 urtera bitarteko gazteentzat

19:00 Kale animazioa gauera arte Pasai Txarangarekin.

22:30 Gose, Lor eta Bergarako Aby-Kem taldearekin kontzertua San Martin plazan.

Igandean,

18:00 Ane Monna, Oskola eta Karramarroi taldearen Amama Pantxikaren altxor ezkutua antzerki musikala Udal Pilotalekuan.

Eskoriatza

Zapatuan,

13:00: Herriko kaleak animatzeko trikitilarien kalejira.

14:30: Inauterietako herri bazkaria Toki-alai tabernan.

18:00: Luis Ezeizako patioan zezen txikiak eta poneyak gazte eta helduentzako.

19:30-21:00: Dantzaldia plazan Egan taldearekin.

23:00 Plazan Egan taldeak jarraituko du.

Dantzaldian mozorro lehiaketako sariak emango dituzte. Aitxorrotx kultur elkarteak antolatu du lehiaketa.

Aretxabaleta

Domekan,

12:00: Koadrilen kalejira.

12:30: Txino Dantza.

14:30: Herri bazkaria kirol etxean.

17:30: Koadrilak kirol etxetik Herriko Plazara joango dira txarangaren atzetik.

18:30: Mozorro lehiaketaren sari banaketa.

21:30: Akelarre txaranga.

Antzuola

Domekan,

10:00: Kalejira egingo dute dantzariak, tximinoarekin, hartzarekin eta domadorearekin batera.

12:00: Dantza jaialdia.

Elgeta

Egubakoitzean,

Iluntzean: Dantza saioa plazan. Ondoren, herriko kaleetan trikitilariak ibiliko dira poteoa girotuz.

22:30: Muted eta Bide Bat taldeen kontzertua.

Aramaio

Zapatuan,

17:30: Kalejira kiroldegitik plazara.

18:00: Mozorro lehiaketako sariak.

Gero, txokolate-jana eta Kiska taldearen antzerki-saioa.

Leintz Gatzaga

Zapatuan,

17:00-19:00: Umeendako jolasak eta tailerrak Txatxilipurdikoen eskutik. Ondoren, txokolatea.

21:30: Herri afaria.

Ondoren: Dantzaldia Kuluska taldearekin.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak