Presoen eskubide urraketa salatzeko manifestazioa egin zuten

Maider Arregi 2006ko otsailaren 24a

Hainbat lagunek herriko kaleak zeharkatu zituzten, atzo, otsailak 23, "Eskubideak bermatzeko eta konponbidea sustatzeko, estatus politikoa orain" zihoen pankartaren atzean.

Jon Agirre, Zuhaitz Errasti, Marixol Iparragirre eta Unai Parot dira espetxean dauden debagoiendarretako batzuk. Horien eta eskualdeko gainerako preso politikoen eskubideak behin eta berriz urratzen dituztela salatu zuten atzo manifestariek.

Horregatik, oro har euskal preso politikoekin darabilten espetxe politika suntsitzailea bertan behera uzteko eskatu zieten espainiar eta frantziar estatuei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak