"Oporrak Bakean" programa abian

Maider Arregi 2006ko ots. 24a, 13:15
Aurten ere, "Oporrak Bakean" programa martxan jarriko dute Euskadiko Frente Polisarioaren Ordezkaritzak eta Sahara Herriko Lagunen Elkarteek. Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Oñatira zabaldu dute deia. Programa aurrera eramateko, familiak behar dira.

Programan parte hartzen duten haurrek 7 eta 12 urte bitartean dituzte, eta errefuxiatuen kanpamentuetan jaio eta hazi dira. Osasun, elikadura eta hezkuntza gabeziak dituzte eta udan 50ºC-ko tenperaturak jasaten dituzte.

Programaren helburuak:

  • Oporrei begira, haurrek aukera izatea ondo pasatzeko eta liburuetan bakarrik ikusi izan dituzten hainbat errealitate ezagutzeko.

  • Osasun aldetik, ume bakoitzari azterketa medikoa egitea, eta behar izanez gero tratamendua ematea.
  • Elikadura aldetik, bi hilabetetan elikadura gabeziei aurre egitea.
  • 1975etik errefuxiatu kanpamentuetan bizi diren sahararren egoeraren berri jakitea eta Sahararen eta Euskal Herriaren arteko harremanak estutzea.

Programan parte hartu edota informazioa nahi dutenek, *martxoaren 30a baino lehen deitu beharko dute honako telefono hauetara:

Nubi Elkartea:

685724816

685724817

685724818

Bestalde, martxoan zehar Oporrak Bakean programaren inguruko zenbait hitzaldi informatibo egongo dira NUBI Elkartearen eskutik. Hitzaldien egunak ordea, zehazteke daude.

Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa-ren 30. urteurrena

Marokoren errepresioa jasaten duten saharar herritarren oroitzapenetan, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa-ren 30. urteurrena ospatuko da. Egitarau zabala prestatu dute:

  • Otsailaren 25ean: festa Bergaran
  • Otsailaren 27an: Euskadiko hiri eta herrietan kontzentrazioak
  • Otsailaren 27an: Okupazio ankerrari aurre egiteko, erresistentzia baketsua egiten ari den herriari elkartasuna adierazteko, saharar bandera jartzeko proposamena luzatzen diegu erakundeei zein euskal herritarrei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak