'Noticias de Gipuzkoa' aurkeztu dute debagoiendarren aurrean

Usoa Agirre 2006ko ots. 24a, 10:16
Atzo, hilak 23, Gipuzkoako egunkari berria aurkeztu zuten Debagoieneko hiritar, ordezkari eta erakundeen aurrean. Eskoriatzako Mendigoia hotelean egin zuten aurkezpen ekitaldia. Gaur, hilak 24, doan banatuko dute Noticias de Gipuzkoa Debagoieneko herri guztietan.

Arantzazu Zugasti egunkariko alboko zuzendariak eta Guillermo Gurrutxaga Vecinos ataleko arduradunak hartu zuten lehen hitza. Bertaratutakoei azaldu zizkieten egunkariaren proiektuaren nondik norakoak. Anabel Dominguez ibarreko ordezkariak ere berba egin zuen. Hirurek azpimarratu zuten komunikabide berriak dakarren ilusioa, eta gipuzkoar guztion egunkaria izan nahi duela esan zuten. Debagoienak ere dagokion protagonismoa izango duela ziurtatu zuten.

Eskoriatzako alkate Juan Carlos Bengoak ongi-etorria eman zion Noticias de Gipuzkoa-ri eta esan zuen espero duela egunkariak tarte bat egingo duela debagoiendarren artean.

Ibarreko ordezkariak

Ibarreko arlo ezberdinetako ordezkariak egon ziren ekitaldian. Han izan ziren, besteak beste, Bergarako jarduneko alkate Juanjo Arrieta eta udal ezberdinetako zinegotziak: Arrasateko Iciar Lamarain, Paco Garcia, Ander Rodriguez eta Joseba Ugalde eta Aretxabaletako Xabier Sarasua.

Goienako hainbat ordezkari ere hurbildu ziren ekitaldira, baita ibarreko kirol eta kultur elkarteetako beste zenbait ordezkari ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak