Gertu, Goiena.net-eko blog berria

Maider Arregi 2006ko ots. 22a, 12:36
Kalitatezko lehengaiez landutako jakiak egiten dituzte Gertun. Eskaintza zabala dute eta blogean jakien aukera anitza daukate ikusgai. Guztira, 32 blog komertzial daude Goiena.net-en.

Gertun 8 urtez dihardute lanean. Hasieran, bakailaoa izan dute produkturik preziatuena. Baita txipiroiak, tripakiak, kanutiloak, eta bizpahiru berezitasun ere.

Kalitatezko lehengaiak erabiltzen dituzte. Etxeko errezetan prestatuta, harrera bikaina izan dute. Itsaskiek, txahalkiak, urdekiak edota ortuko lehengaiekin osatutako jakiak dira nagusi.

Hala ere, gaur egun, eskaintza zabalagoa dute. Besteak beste, janari begetarianoa lantzen dute Gertun.

Blog Komertzialak

Blog komertziala, Interneten publizitatea egiteko bide erraz eta eraginkorra da.

Goiena.net-eko blog komertzialen kopurua haziz doa. Dagoeneko 32 komertziok badute berea. Gainera, beste blog asko laster izango dira on-line. Animo! Bidali mezu bat azabarte@goiena.com helbidera eta zure neurriko blog komertziala egingo dizugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak