Presoen egoera salatu du Amnistiaren Aldeko Mugimenduak

Goiena 2006ko ots. 22a, 12:13
Ibarreko preso politikoen eskubideak behin eta berriz urratzen dituztela salatu zuen atzo, otsailak 21, Amnistiaren Aldeko Mugimenduak. Bihar, otsailak 23, izango den manifestaziorako deia ere egin zuten.

Amnistiaren Aldeko Mugimenduak deitutako prentsaurrekoan 30 bat lagun elkartu ziren. Azken aldian Espainiar eta Frantziar estatuek euskal presoengan eragiten ari diren politika "suntsitzaileaz" hitz egin zuten.

Ibarreko presoek bizi duten egoera muturrekoa dela adierazi zuten. Jon Agirre, Zuhaitz Errasti, Maixol Iparragirre, Unai Parot... horiek izan ziren gogoan izan zituzten presoetako batzuk.

Espetxe politika horrekin amaitzeko beharra ikusirik, bihar eguna egingo duten manifestaziorako deia ere luzatu zuten atzo.

Manifestaziorako deia

Biharko manifestazioa arratsaldeko 18:30ean izango da Arrasaten. Seberotik abiatuko da. Aldi berean, gogorarazi dute datorren ostiralean, hilaren 24an, Etxeratek burutzen duen azken ostiraleko elkarretaratzea egongo dela herri guztietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak