Debagoieneko Lagunarteko Eskupilota Txapelketa

Maider Arregi 2006ko otsailaren 22a

Debagoieneko Mankomunitateak antolatu du. Federatu gabe dagoen edozeinek parte har dezake txapelketan eta bi maila egongo dira. Lehen fasea liga erara jokatuko da; bigarrenean, berriz, kanporaketak egingo dira.

Noiz: 2006ko martxotik ekainera

Norentzat: Federatu gabe egon eta esku pilotan jokatu nahi duten guztiei zuzendua.

Bi maila egongo dira:

  • A maila (Aretxabaletan): Erdi mailako pilotak (Pumpa). Federatu ohiak edota maila "oneko" pilotariak.
  • B maila (Zubillagan): Pilota "goxuekin" jokatuko den txapelketa.

Informazioa edota izen-ematea:

  • Aretxabaletan: Kirol-etxean 943 71 26 28
  • Zubillagan: Boga tabernan (Arkaitz 610 363 994) edota (Axibar: 677 511 611)

Izena emateko epea: 2006ko martxoaren 3a

Prezioa:

  • Debagoieneko Kirol zerbitzuetako abonatuek: 15 euro/pertsonako
  • Gainontzekoek: 20 euro/pertsonako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak