ACNURi esker antolatu dute erakusketa eta hainbat argazkilari ezagunen lanak biltzen ditu. Argazki horien bidez normalean errefuxiatutako emakumeen bizitzetan ikusten ez ditugun irudiak erakutsi nahi dituzte; momentu kritiko horietan ere bizitzak jarraitzen baitu bere kolore, usain, musika eta erritmoekin.
Erakusketa mapa eta testuekin osatzen da. Hala, bisitariek argazkiko emakumeen testuinguru erreala zein den jakin dezakete.
Ordutegiak
Aretxabaleta
- Martxoaren 6tik 17ra
- Udaletxeko Ganbara aretoan
- 18:00-20:00
Eskoriatza
- Martxoaren 20tik 24ra
- Kultura etxean
- 10:00-12:30 eta 16:30-20:00