Blog komertzial berria: Maulanda Merenderue

Usoa Agirre 2006ko otsailaren 10a

Eskoriatzako Maulanda Merenderuek bloga egin du Goiena.net-en. Zarimutz auzoan dago jatetxea eta eguneko menuak ematen dituzte gehienbat. Jatetxeko berezitasunen berri izango duzue hemendik aurrera blogean.

Itziar Fernandez de Arroiabe eta Reinaldo Calero dira gaur egun Maulanada Merenderueren arduradunak. Urteetan arbasoek Maulandako bentan ikasitakoa egungo gastronomi joerekin bateratzen saiatzen dira jatetxean.

Jatetxeko karta, Zarimutz auzoaren inguruko informazioa eta beste hainbat xehetasun biltzen ditu Maulanda Merenderue blogak.

Blog Komertzialak

Blog komertziala, Interneten publizitatea egiteko bide erraz eta eraginkorra da.

Goiena.net-eko blog komertzialen kopurua haziz doa. Dagoeneko 29 komertziok badute berea. Gainera, beste blog asko laster izango dira on-line. Animo! Bidali mezu bat azabarte@goiena.com helbidera eta zure neurriko blog komertziala egingo dizugu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak