Manifestatzeko deia egin dute 18/98 plataformako lagunek

Oihana Elorza Gorostiza 2006ko otsailaren 9a

Sumarioko injustiziak salatzeko eta auzipetuei babesa emateko egin dute manifestatzeko deia. Bilbon da manifestazioa, otsailaren 18an. Domeka eguerdian, kale agerraldia egingo dute Bergarako epaitegiaren aurrean.

Debagoieneko 18/98 plataformako lagunek manifestaziorako deia egin dute. Arrazoia da sumarioan ikusten diren injustizia guztiak salatzea eta auzipetuei babesa eta laguntza ematea. Manifestazioa Bilbon izango da otsailaren 18an. Plataformako kideek epaiketa etetea ere eskatu dute.

Domekan kale agerraldia

Domekarako, ordea, hilaren 12a, kale agerraldia deitu dute eskualdeko 18/98 plataformako lagunek Bergarako epaitegiaren aurrean. 13:00etan egingo dute. Gastu ekonomikoak ordaintzeko bono laguntzak salduko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak