Apartheid-a gainditzeko borondate eza salatu dute eskualdeko herri plataformek

Goiena 2006ko ots. 9a, 10:29
Azken udal hauteskundeen, 2003koen, balantzea egin dute Bergaran Debagoieneko herri plataformek. Udalek pribaitzaziorako joera dutela uste dute eta ez dute ikusten eskualderako plan orokorrik. Apartheid-a gainditzea ezinbestekoa dela ere esan dute.

Ia hiru urte pasa dira 2003ko udal hauteskundeak egin zirenetik eta Debagoieneko herri plataformek momentu hau aukeratu dute orain arteko ibilbidearen balantzea egiteko eta datozen urteetarako izango diren lan ildoak zehazteko.

Apartheid egoera salatu

Bergaran martitzenean egin zuten prentsa aurrekoan, "apartheid egoera gainditzea ezinbestekoa" dela esan zuten. Egoera horrek, balore ezkertiarreko ongizate gizartea sortzen galerazi diela esan zuten. Ezker abertzaleko ordezkarien hitzetan, ondorioak nabermenak izan dira. "Uraren eta gasaren tasak neurri gabe igo dira eta argi ikusten da gure eskualdeko udalekpribatizaziorako hartu duten joera, Oñatiko hiltegiaren kasuan gertatu den bezala", zehaztu zuten herri plataformetako kideeek.

Mankomunitatea geldi

Bide berean, Mankomunitatea bera ere geldi dagoela salatu zuten prentsa aurrekoan. Tranbia, Olandixoko eta Epeleko tunelak eta beste proiektu batzuk egon badaudela, baina kanpoko erakundeetatik datozela esan zuten. "Ez da ikusten plan orokor eta parte-hartzailerik bertako udalek edo Mankomunitateak egindakoa", gaineratu zuten.

Hurrengo hauteskundeei begira

Debagoienako herri plataformetako kideek adierazi zuten bezala, "inork ez du ezer egin apartheid egoera gainditzeko" eta Udaletan zein Mankomunitatean bizi duten egoera salatu zuten. Egungo momentu politikoa ezin dela galtzen utzi ere esan zuten. Herri plataformak hasi dira barne hausnarketak egiten eta martxan jarriko duten estrategia zehazten 2007ko hauteskundeei begira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak