Ostiralean 100 urte beteko dira Jazinto Rivas "Elgeta" jaio zela

Maider Arregi 2006ko ots. 7a, 13:50
Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak, EHTE, hainbat ekitaldi antolatu ditu "Elgetaren" mendeurrena ospatzeko. Ekitaldi horiek maiatzean eta irailean izango dira.

Jazinto Rivas (1906-1964) soinua irakasten hasi zen lehen trikitilari profesionala izan zen. Baserriz baserri ibiltzen zen irakasle gisa. Gipuzkoan ez ezik, Bizkaian ere asko ibili zen irakasten. Berari zor zaio gaur egungo trikitixa instrumentua ere. Izan ere, berak erantsi baitzizkion lehendik zegoen soinu txikiari bi botoi. Horrela eskuin eskuan 21etik 23 botoi izatera pasa zen.

Ekitaldiak

1. Elgetaren partitura liburu-diskoa. Maiatzean, eguna zehazteke.

2. Liburuaren aurkezpena eta jaialdia Elgetan. Maiatzean, eguna zehazteke.

3. Inpernuko Poza Trikitixa IV. Jardunaldiak. Irailaren 6tik 8ra Donostiako Koldo Mitxelenan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak