Goienkaria berritua aurkeztu dute Bergaran

Goiena 2006ko otsailaren 3a

Jende ugari bildu da gaur, otsailak 3, egin den aurkezpenean. Goienkaria-ko langileez gain, kolaboratzaileak, politika arloko gonbidatuak, kultur elkarteetako kideak eta beste hainbat gonbidatu hurbildu dira Migel Altuna Institutuko aretora. Bideo batekin egin dute Goienkaria berrituaren aurkezpena. Webgunean dituzue ikusgai aurkezpeneko argazkiak.

Aurpegi ezagun asko

Aurpegi ezagun asko

Juan Carlos Bengoa, Eskoriatzako alkatea; Iñigo Alberdi, EAJ; Carmelo Perez, EB; Aritz Arrieta, Arrasateko PSOE; Iñigo Iñurrategi, Aralar; Begoña Usandizaga, Oñatiko Etxerat; herri plataformetako kideak; Juan Mari Larrarte, Berria; Patxi Baztarrika, Hizkuntz Politikarako sailburuordea; Fernando Tapia, Gizarte eta Erakunde Harremanetako Diputatua; Leire Okaranza, Emun-eko ordezkaria; Josefe Diaz de Tuesta, Arrasateko euskara teknikaria; Laixan, AED, Txirritola, Axtroki, Idolaz eta Jarduneko ordezkariak; eta, Txanda eta Bedelkarreko ordezkariak besteak beste.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak