Inaxio Oliveri: "Gure ikasleak mundurako prestatu behar ditugu"

Usoa Agirre 2006ko ots. 2a, 12:22

Ekainera bitartean Ate Irekien Jardunaldiak egingo dituzte Mondragon Unibertsitateko bost campusetan. Hurrengo ikasturtera begira fakultate ezberdinetako eskaintzaren berri emango diete jardunaldiotan ikasle-gaiei. Inaxio Oliveri MUko errektorea egon da Arrasate Irratian eta jardunaldiak, unibertsitatea eta datorren ikasturtea izan ditu hizpide.

Zertarako dira Ate Irekiak?

Zertarako dira Ate Irekiak?

Jardunaldi hauetan gure unibertsitatean zer ikasteko aukera dagoen esango zaie ikasleei. Horretaz gain, zelako berezitasunak dituen, nola erakusten duen, zelako instalazioak dituen,... erakusten da.

Berritzailea

Unibertsitate gaztea eta berritzailea da MU. Berezia ere bai, gure kulturarengatik eta historiarengatik formazio era oso egokia da gure gizarteak behar duenerako. Erabiltzen den metodoa berritzailea da.

Enpresatik gertu

Gure unibertsitatea gizartetik eta enpresatik oso gertu dago. Horren froga da ikasketak amaitu ostean askok lortzen dutela lana eta kalitatezko lana, gainera.

Ikasketen aukeraketan zeresan handia izaten du gero ze irteera dagoen lan munduan ikasketa horren arabera. Baina, hori bakarrik ez da garrantzitsua, bakoitzaren nahia ere kontuan hartu behar da.

Europako eredua

Atzo irakurri nuen nolakoak izango diren ikasketak Europan: gu aspaldi egiten ari gara gauzak horrela, egokituta gaude esparru europarrerako.

Hizkuntza

Hizkuntzari dagokionez, bost bat urte daramagu lantzen "Mendeberri" hezkuntza proiektua: ardatza da hizkuntza ezberdinetan aritzea (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez). Beharrezkoa da hori. Gure helburua da hiru hizkuntzatan lan egiteko gai izatea gure ikasleak.

Euskara ikasi behar da unibertsitatera iritsi baino lehen. Gure profesionalak prestatu behar ditugu munduan ibiltzeko.

Ikasleen iritzia

Gure ikasleak ez dira zenbaki bat; izena dute eta arlo batzutan oso baliagarria izaten da beraien iritzia.

Ostatua, garraioa...

Egia da ikasketak garesti irteten direla (ostatua...), baina badaude formulak: bekak, lan egin...

Garraioan arazoa dago, saiatzen ari gara pixkanaka hobetzen eta gure helburua da hori konpontzea neurri batean.

Ate Irekien Jardunaldiak

Debagoienean hiru campus ditu Mondragon Unibertsitateak, Arrasatekoa, Eskoriatzakoa eta Oñatikoa. Hona campus bakoitzean izango diren jardunaldien datak:

Arrasateko Goi Eskola Politeknikoa

  • Otsailak 2
  • Martxoak 9
  • Maiatzak 4 eta 25
  • Ekainak 10

Eskoriatzako Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

  • Otsailak 23
  • Martxoak 30
  • Apirilak 27
  • Maiatzak 18

Oñatiko Enpresa Zientzien Fakultatea

  • Martxoak 18
  • Maiatzak 25

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak