Blogligrafoa, Goiena.net-eko blog berria

Usoa Agirre 2006ko urtarrilaren 31

Eneko Zuloaga basauriarraren bloga dugu gure komunitatean sortutako berriena. Euskal filologia ikasten ari da eta blogean idatziko du ikasketei buruz, euskararen gainean, liburuetaz... Sartu eta ezagutu Blogligrafoa.

Ni... Eneko Zuloaga naiz, 1985ko irailaren 18an Gurutzetako eritetxean neure amari jaioa nahiz eta neure burua basauritar peto-petotzat daukadan bertan egin dudalako neure bizitza osoa...

Horrelaxe aurkeztu du bere burua Enekok Blogligrafoa -n.

Liburu baten inguruko artikulua izan da blogeko lehenengoa, baina beste gai batzutaz ere idatziko du: irakurtzen ditudan liburuen kritikak, ikasketekin lotutako artikuluak, euskararen gaineko artikuluak, esku artean daukadan tesinaren inguruko komentarioak, bidairen bat eginez gero bidai horren kronikatxoak...

Ongi etorri, Eneko!

Bloga nahi duzu?

Dagoeneko blog askok osatzen dute Goiena.net-eko komunitatea. Zuk ere bat nahi baduzu jarri gurekin harremanetan helbide honetara mezua bidaliz: webmaster@goiena.com Esango dizugu zer egin behar duzun. Animo!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak