Ekodiseinuko Gestio Sistemako ziurtagiria eman diote Fagorri

Goiena 2006ko urt. 30a, 17:53
Fagorreko etxetresna elektrikoetako garbigailuen negozioak jaso du ziurtagiria. AENOR-ek lehenengoz eman du gaur sari hori.

Sariak ziurtatzen du Fagorrek produktua asmatzen duen unetik produzitzen duenera arte ingurumena errespetatzen duela. Hau da, prozesuan erabiltzen diren elementu guztiak erabat birziklagarriak direla. MCCko presidente, Jesus Cataniaren hitzetan, ekodiseinuaren alorreko ziurtagiri hau oso garrantzitsua da. Izan ere, kalitatearen aldeko apustua egin behar dugula esan du produktuak Euskal Herrian bertan ekoizten jarraitzeko.

Ekitaldian, Juan Jose Ibarretxe, lehendakariak azaldu du ezinbesteko dela gizartearen partehartzea. Kontsumo ohiturei buruz ere hitz egin du. Izan ere, isurtzen dugun karbono dioxidoa %40koa da. Horrela jarraituz gero, historia osoan kontsumitu duguna, 25 urtetan kontsumituko dugula ere esan du.

Ekitaldian izan da Eusko Jaurlaritzako Ingurumen kontseilari Esther Larrañaga ere. Fagorrekin jaio, hazi eta hezitako kontseilariak esan du kooperatibak jauzi handia eman duela oraingoan. Gaineratu du euskal enpresek ingurumena zaintzeko ahalegin handiak egin dituzten arren, haratago joan behar dutela. Fagor jarri du adibide moduan, bere konpromisoa produkturaino eraman duela esanez.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak