Espainiako Auzitegi Nazionalak '18/98 auziko' epaiketa beste bi astez atzeratu du

Goiena 2006ko urt. 30a, 16:53
Hiru asteko etena izan ondoren, gaur hasi da berriro Madrilgo Casa de Campon 18/98 auziko epaiketa, baina saioa hasi eta lasterrera bertan behera geratu da berriro, beste bi astez. Natale Landa arrasatearra eta Xabier Arregi bergararra ziren gaur deklaratzekoak.

Gaurko saioa hasi bezain laster beste hilabeteko atzerapena eskatu du Arantza Zulueta defentsako abokatuak agiri guztiak behar bezala aztertzeko. Hiru aste ehun mila agiri horiek aztertzeko nahikoa ez direla izan arrazoitu du defentsako abokatuak. Fiskaltza eta akusazio partikularra etenaren aurka agertu dira, baina, azkenean, beste bi astez epaiketa bertan behera uztea erabaki du epaimahaiak, otsailaren 13 arte.

Urtarrilaren 9an eten zuten

Defentsako abokatuek inputatuen gaineko agiri guztiak aztertzeko denbora izan zezaten eten zuten epaiketa orain dela hiru aste. Hain zuzen ere, 75/89 diligentziak ikusteko eta aztertzeko aukera izan zezaten. Abokatuek uste dute agiri horiek oso garrantzitsuak direla, epaiketaren zati handi bat euretan oinarrituta dagoelako.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak