Capoeirari buruzko bloga Goiena.net-en

Usoa Agirre 2006ko urtarrilaren 30a

Igor Ezpeleta eskoriatzarrak jarri du martxan bloga. Capoeira ikasteko eskolak ematen ditu eta Senzala Euskadi taldeko partaide ere bada Igor. Capoeiraren inguruko berriak, kirol horren inguruko informazioa eta beste hainbat informazio biltzen du blogak.

Portugesek Afrikatik Brasilera eramandako esklaboek sortua, musika eta dantza nahasten dituen mugimendu erritmikoz osatutako borroka-artea da Capoeira. Besteak beste, Capoeira zer den, Capoeiraren jatorria eta eskolen gaineko informazioa aurkituko duzu blogean.

Bestalde, Capoeiraren inguruko berriak ere irakurtzeko modua egongo da.

Bloga nahi duzu?

Dagoeneko blog askok osatzen dute Goiena.net-eko komunitatea. Zuk ere bat nahi baduzu jarri gurekin harremanetan helbide honetara mezua bidaliz: webmaster@goiena.com Esango dizugu zer egin behar duzun. Animo!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak