Kantu eta jolasen DVDa aurkeztu dute

Maider Arregi 2006ko urt. 30a, 13:33
Udalek eta Mankomunitateak elkarlanean eginiko produktua da. Arteman Diseinu eta Komunikazio enpresak grabazioa egin du. Gaur, urtarrilak 30, aurkeztu dute Antzuolako Olaran etxean. Bertan izan dira besteak beste Debagoieneko euskara teknikariak.

DVDak 21 kantu eta jolas biltzen ditu. 4 eta 8 urte bitarteko gaztetxoei dago zuzendua. Grabazioa Debagoineko eta Aramaioko eskola eta ikastoletako haurrekin egin dute.

Jolas eta abesti ezberdinak

  • Esku jolasak

  • Erritmo jolasak
  • Soka saltoko abestiak
  • Gomarako jolasak
  • Zotz egiteko

Ikastetxeetan banatuko da

Guztira, 3.100 ale banatuko dira 4 eta 8 urte bitarteko haurren artean. Zehazki datorren astean. Irailean, berriz, 4 urteko haurrei banatuko zaie. Produktua, ikastetxean bertan haurrei emango zaie gutun azal batean sartuta.

Liburuxka: Biharko euskara gaur

DVDarekin batera liburuxka bat ere banatuko da. Liburuxka gurasoei aholkuak emateko helburuarekin dago egina. Kike Amonarrizek egin du gainera. Euskaraz eta gazteleraz banatuko da. Bertan hizkuntza arloko zalantzak argitzeko irizpideak daude. Hala, gurasoei euskaraz hezi eta jolastearen garrantzia azalduko zaie.

Egindako lanarekin gustora

Joxe Felix Diaz de Tuesta, Arrasateko Euskara Teknikaria, Arrasate Irratian elkarrizketatu dute. Pozik azaldu da emaitzarekin eta egindako lanarekin. "Irudi oso politak ditu, praktikoa da eta jendeak erabiltzeko erraza."

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak