Auto ilara handiak Antzuolan izandako istripuaren ondorioz

Maider Arregi 2006ko urtarrilaren 25a

Azken ordua (09:10): Une honetan Ertzaintzak errepide bat zabaldu du eta pasoa ematen ari da txandaka. Errepide ingurua ere garbitu dute.

(09:00:) Gaur goizean bi autok talka egin dute GI-632 errepidean, Antzuolan. Ondorioz, bi lagun zauritu dira. Errepidea guztiz itxita dago.

Zauritutako batek autoan harrapatuta jarraitzen du eta ibilgailutik ateratzeko lanetan dihardute. Une honetan errepidea guztiz moztuta dago. Beraz, Oñatitik Zumarragarako trafikoa Udanatik ari dira desbideratzen. Zumarragatik Oñatira doazenak aldiz, Legazpitik igaro beharko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak