Elkarlanerako hitzarmena sinatu du MUk Mexikoko unibertsitate batekin

A.G. 2006ko urt. 23a, 18:47
Hitzarmenari esker, Mexikoko ikasle eta irakasleek MUra etortzeko aukera izango dute, eta hemengoak hara joan ahal izango dira. Truke horiek epe luze zein laburretarako izango dira.

Monterreyko Goi mailako Ikasketen eta Teknologiaren Institutuarekin elkarlanerako hitzarmena sinatu du Mondragon Unibertsitateak. Ikasleak eta irakasle eta ikerlariak trukatzea adostu dute bi ikasketa zentroek.

Aurretik ere aritu izan dira elkarlanean bi ikastetxeak. MUren Mendeberri proiektuan laguntzen aritu da Monterreyko Institutua. Izan ere, Mexikokoak ere enpresa munduarekin harreman estua dauka; enpresaburu talde batek sortu zuen 40ko hamarkadan.

Praktikak mexikon

MUko ikasleek Mexikoko Institutuaren praktiketarako akordioak aprobetxatu ahal izango dituzte eta hara joan ahalko dira praktikak egitera, baita alderantziz ere.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak